XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Marraskillutara juan zan batian, zazpi ikusi ei zitxuan eta bost arrapau; birek iges.
Dornu aurrian marraskilluan konpasian ebillen batian, bere pareko bonbillia emetau zan.
Ta, argi barik gelditu zanian, ukalondua dornu gañian arrimau-ta, ikubilla okotzian ebala, buruari eusten, geldi; kiñara eitxeko baño alperrago gelditu zan.
Baña, uezaban begiak beti gañian izaten zitxuan.
Biar be bai alako biargiñak.
- Zer? Eztagok ezer egiteko asmurik ala?.
- Argi barik nago.
- Egongo ez aiz ba i argi barik? Noiz izan aiz ba i argia? Pentsatzeko baño be alperraua aiz ta....
- Ez ba, pentsatzen neuan.
- Zer pentsatzen? - Ba, orixe.
- Zer dok, orixe? - Ba, pentsatzeko baño alperragua naizela.
Gero, pentsatzen dot.
- Lotsatu be ez aiz eitxen, lotsatu be?.
Kiñara ein eik!, kiñara!! Alper usañok baztartuta.
Bonbillia erre dan ikusi edo zeozer.
Zirt edo zart!.
- Ez naiz baña bonbillara eltzen.
- Ori be bajuagu Memelu alakuori! Igoik neure bizkarrera!.
Ez bat eta ez bi.
Esan baeban, esan eban.
Esan da eiñ.
Gure alperren erregiak, banku gañetik uezaban bizkarrera igo eban.